Produktuak / Ekoizleak
Honako hau da dendan ditugun produktuen zerrenda; egia esan, guztiak ez daude beti eskuragarri, hornitzaileen ekoizpenaren araberakoa izaten baita hori.
Normalean dendan ez dugun produktu bat nahi badu bazkideren batek, nahikoa da langileei esatea. Hurrengo egunetan eginen da eskaera, eta, iristen denean, mahai ondoko apalategian utziko da; atxikitako ticket baten bidez adieraziko da nor den produktua eskatu duen bazkidea. Apalategian uzten den unean kobratzen da, eta eskatu zuen pertsonaren ardura da produktuaren bila joan eta biltzea.

