Landare zer den
Produktu ekologikoen kontsumitzaileen elkarte bat gara; gure osasuna eta gure ingurukoa zaintzeko ardura dugun jendea biltzen gara elkartean, eta, helburu horrekin, erosketak egiteko orduan ditugun ohiturak aldatzea erabaki dugu. 15 urtetik gora joan dira Landare lanean hasi zenetik, eta gaur egun, 1.100 familia baino gehiago gara elkartean, eta, urtetik urtera, gero eta jende gehiago sartzeko aukera zabaltzen ari da.
Helburuak
- Lurraren osasunari eta geure ongizateari laguntzea. Horretarako, Nekazaritza Ekologikoaren balioen berri emanen die bazkideei, bidenabar horretan sortutako produktuak lortzeko bidea eskainita.
- Natura errespetatzen duten produktuen kontsumoa bultzatzea herritarrengan.
- Lurraren erabilera ona, eta horren ezagutza, errespetua eta aprobetxamendu naturala izatera bideratutako jarduerak sustatzea Nafarroako gizartean.
- Osasunari eta bizimodu osasungarriari lotutako edozein informazio zabaltzea hitzaldi eta argitalpenen bitartez.
- Nekazaritza eta abeltzaintza garbia bultzatzea Nafarroan, pestizidarik, tratamendu kimikorik eta manipulazio genetikorik gabea.
>> Landare elkartearen ESTATUAK (WORD 50KB)

