Bazkide berriak
Landareko bazkidea izatea oso erraza da; izan ere, aski da bazkide berrientzat egiten diren hitzaldietara joatea.
Hurrengo hitzaldiak noiz diren Landareko iragarki oholean iragartzen da, eta laster hemen ere iragarriko dugu.
Gutxi gorabehera, 30 minutuko bilkura bat da, eta bertan Landare elkartea zer den eta nola funtzionatzen duen azaltzen diegu bertaratutakoei.
Gure elkartearen filosofiarekin hasten gara, eta gure oinarria diren balioen berri ematen dugu, horiek baitira zabaldu nahi ditugunak. Eta zein den gurearen eta ohiko denda baten arteko desberdintasuna. Gero beste kontu batzuk azaltzen ditugu: biltegiaren funtzionamendua, erosketa nola egin, parte hartzea, ordutegiak, deskontuak, ordaintzeko modua, enkarguak, ontziratu gabeko produktuak, jarduerak, Bach loreak, eta abar.
Nola antolatzen garen ere azaltzen dugu: batzarra eta zer elkartetan gauden integratuta, bilkurak. Eta elkartean nola parte hartu eta kuota txikiak azaldu eta gero, bisita gidatu bat egiten dugu; horretan hainbat kontu azaltzen dira lehen erosketa erosoa izan dadin: prezioen zerrendak, hornitzaileen egutegia, dendaren antolaketa (eskaintzak, produktu berriak, enkarguak...), baskula, eta abar. Hitzaldiak aldian-aldian egiten ditugu, bai gaztelaniaz, bai euskaraz. Hurbil zaitez Landarera jakiteko noiz egin behar diren hurrengo hitzaldiak. Inork lehenbiziko erosketa egun horretantxe egin nahi badu, kontu korrontearen zenbakia ekarri beharko du, horren bidez ordaintzen baita; izan ere, Landaren ez dugu eskudirua erabiltzen.

